XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Etxegarai'tar Bonifazio euskaltzain berri jaunaren itzaldiari Erramon Intzagarai euskaltzain jaunak egin zion erantzumena

Emen zaudeten guziyok, ongi dakizute: Bonifazio Etxegarai jauna Euskaltzain aukeratu dala, ta gaur datorkigula Euskaltzaindiaren etxe ospetsuan sartzera.

Entzun diyogu bere sarrerako itzaldi ederra, ta naiko txalo bildu ditu.

Txalo oyek ordea, dar-dar jarri naute: lausotu zaizkit begiyak: adimena ere zerbait itzali zait, ta emen nagokitzute, itxaso asarrearen erdian, margul eta ito-bear dabillen arrantzalea bezela: begi sutsu ta zorrotzez, alde batera ta bestera begira.

Izarra nai, ta izarrik ez: argi-txinta bat ikusi nai, ta guziya illun: eguna opa, ta eguna urruti: oltza zar bat naikoa nuke arbin ontatik irteteko; bañan ez.

Igeriyan edo nola nai, eutsi nai nuke nere soña uraren gañean.

¿Ez ote zan, Euskaltzaindian, ni baño gizon entzun eta jakintsuagorik, Etxegarai jaunari erantzuteko? Bai noski.

¿Ez ote zuen edozein euskaltzaiñek, nik bezin eder ta goreski itzaldi-erantzupen auxe moldatuko? Baita ere.

Bañan ni aukeratu naute, ta nik ez diyot arazo oni ukapenik erantzi nai; ezin nezakelako lenbizi, euskaltzaiña naiz - ta, ta bigarren, txikitako adiskide bati neronek erantzutea, egoki deritzadalako, naiz itzaldi ontan txotxabar ustel asko bildu.

Badira bai, Euskaltzaindian, gizon jakintsu asko; bañan ez dute jakintsuak beti mai ederrenetan jan bear:.